Hemen zaude

Euskaltegietako ikasleentzako deialdia - 2021

Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza. HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi batean matrikulatuta egotea, betiere 2020ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.

Egutegia

Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2021 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.

 Euskaltegietako ikasleen deialdia (2021)Lehen azterketaldiaBigarren azterketaldia
 Euskaltegiek HABEri jakinarazi ikasleek gainditutako maila Martxoaren 23rakoIrailaren 6rako
 Matrikulazio-epeaApirilaren 6tik 14raIrailaren 9tik 15era
 Onartuen zerrendaApirilak 15Irailak 16
 Idazmen-probaren lekua aldatzeko eskaerak [1]Apirilak 23Irailak 23
 Irakurmen- eta entzumen-proben emaitzakApirilak 27Irailak 28
 Idazmen-probaMaiatzaren 3tik 8ra [2]Urriaren 8tik 9ra [2]
 Idazmen-proba egiteko ezohiko data [3]Maiatzak 18Urriak 19
 Idazmen-probaren emaitzaEkainak 11Azaroak 11
 Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epeaEkainaren 14tik 16raAzaroaren 12tik 16ra
 Mintzamen-probaren lekua, eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [1]Ekainak 14Azaroak 12
 Mintzamen-probaEkainaren 24tik uztailaren 10era [2]Azaroaren 25etik abenduaren 4ra [2]
 Mintzamen-proba egiteko ezohiko data [3]Uztailak 16Abenduak 14
 Emaitza orokorrakUztailak 21Abenduak 20
 Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epeaUztailaren 22tik 26raAbenduaren 21etik 23ra

[1] HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Idazmen-probetan, leku-aldaketa eskatu daiteke. Mintzamen-probetan, lekuaz gain, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. 
[2] Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Informazio gehiago: HABE.
[3] Ustekabeko eta ezinbesteko arrazoi batengatik ohiko datan aurkeztu ezin izan direnentzako bakarrik. 

  • Irakurmen- eta entzumen-probak: euskaltegian egingo dira, adibidez Zornotzako Barnetegian, Zornotzan.
  • Idazmen- eta mintzamen-probak: bi egunetan egingo dira (batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba), HABEk deitutako data, leku eta orduetan.
  • Emaitzei buruzko oharra: irakurmen- eta entzumen-probak gainditzea ezinbestekoa da idazmen-probara aurkezteko. Bestalde, idazmen-proban ere gutxieneko puntuazioa lortu behar da mintzamen-probara aurkezteko. 

IturriaHABE