Hemen zaude

Atzo, arratsaldeko 6etan hasita, Donostiako Kurssalean egindako ekitaldian Eusko Jaurlaritzak 2019ko Bikain euskararen kalitate ziurtagiriak banatu zituen. Aurtengo ekitaldian. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 25 enpresak eta erakundek jaso zuten ziurtagiria.

Bikain ziurtagiria Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala da, publikoa eta doakoa, eta esparru sozioekonomikoan zein publikoan euskararen presentziaren eta erabileraren normalizazio maila egiaztatzen eta aitortzen du. 2008tik gaur egunera arte 393 erakundek jaso dute ziurtagiria, eta guztira 75.000 langile inguru dituzte erakunde publiko zein enpresa horiek. Ziurtagiria eskuratu ahal izateko, aurrez ebaluazio bat gainditu behar izaten da. Besteak beste, komunikazioa, irudi korporatiboa eta kanpo eta barne harremanak zein hizkuntzatan egiten dituzten aztertzen dute.

Eta aztertzeko aztertzaileak behar direnez, Bikain aztertzaileen klubeko kideen lana goraipatzeko, hasieratik aritutako aztertzaileei omenalditxoa eskaini zien. Aztertzaileen lana boluntarioa delako eta hori egiteagatik ez dutelako diru-saririk jasotzen.

Urte hauetan ibilitako horien artean, Zornotzako Barnetegiko zuzendaria ere badago eta bera ere egon zen omenalditxoa jaso zutenen artean. Zorionak Bikain aztertzaile klubeko guztiei eta Bikain ziurtagiria jaso duten enpresa eta erakunde guztiei!