Hemen zaude

Sarritan, udako egun eder hauekin, nahiago izaten dugu hondartzara, mendira edo beste edozein lekutara joan, liburutegira hurbildu baino. Hala ere, aipatutako toki horietan liburu eder bat irakurtzea udako plazeretako bat dugu. Beraz, erdiko bidea aurkitu behar!

Seguruenik, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide zaretenok, ezagutuko duzue eLiburutegia eta honen erabilera, eta gainontzekook ez; baina, badaezpada guztiontzat gaurko blogeko sarrera hau.

Di-da baten azalduko dizuegu nola erabili, albait arinen goza dezazuen!

Goian aipatu bezala, Sareko bazkide bazarete, bazkide zenbaki eta pasahitzarekin sar zaitezkete lotura honetan; bazkide izan ezean, udal liburutegira joan eta egiteko eskatu, besterik ez!

Behin eLiburutegian sartuta, Sareko edozein liburu irakurri ahal izango duzue formatu digitalean; horrez gain, erosketa-proposamenak ere egin ahal izango dituzue, gogoko libururen bat aurkitu ezean.

 Hortxe bide erraza nahi beste irakurtzeko uda honetan!