Usted está aquí

Bilbon, 2002ko maiatzaren 15ean

Zer da bakardadea?
Bakarrik gaudenean sentitzen dugun sentimendua.
Hori zer den ulertzeko,
hausnarketa egitea da ezinbesteko.

Nahiz eta bakardaderen ezaugarri nagusia ikusezintasuna izan,
egun, erraza da bakardadearekin topatzea.
Bai lanean, baita eskolan ere, 
aurrez aurre edo sare sozialen bidez, 
bakardadea gure gizartean ezarrita dago, 
bakardadea, eragiten duena, gero eta kalte gehiago.

Beharbada arazoa da zaila dela onartzea
bakardadearen menpe bizi garela. 
Eta egoeratik ihes egitea,
ez dela batere erraza esan behar da.
Hala ere, erakutsi behar da,
zailtasunei aurre egiten dugun herrialdea garela. 

Esanak esan, geure buruari galdetu beharko genioke,
bakardadearen atzaparretan jausi ote garen ala ez.
Dena dela, gomendagarria da familiarekin eta lagunekin denbora pasatzea,
eta barnean dauzkagun sentimenduak, berehala, aitortzea.

Teresa Estéfano