Badator Josu Bergararen hurrengo diskoa. Ekainaren 18an grabatuko du, hain zuzen ere, Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen kontzertuan. Eta Josu Berak zuetariko bi lekuko izatea nahi du.
Badira pare bat urte Zornotzako Barnetegiak Bergara jauna ezagutu zuela. Bai! Twitterren bidea ezagutu, Twitterren bidez gurera afaltzera gonbidatu eta, birritan pentsatu gabe, handik gutxira, gurean agertu zen ukelelea eta guzti. Esperientzia oso polita izan zen guztiontzat, beraz, iaz errepikatu egin genuen eta aurten ere, uztailean, gure artean izango dugu dagoeneko laguna dena.
Baina, uztaila ailegatu orduko, ekaina dugu tartean eta, esan bezala, ekainaren 18an izango den kontzertura, pertsona bi gonbidatu nahi ditu kantautoreak, Zornotzako Barnetegiaren bidez. Horretarako, sarrera bikoitza eman digu eta sare sozialetan zozkatuko dugu. Hori ez ezik, pare bat afari bikoitz ere zozkatu nahi ditugu; horrela, uztailean, Josu gurera datorrenean, berarekin afaltzeko aukera izango duzue.
Ikus dezagun zozketa zertan datzan. Lehenengo eta behin, esan, Twitter eta Facebooken bidez izango duzuela parte hartzeko aukera, hortaz, adi egon. Guk horretarako propio egingo ditugun publikazioak partekatu besterik ez duzue egin behar. Alegia, hauek dira zabaldu beharreko mezuak:
Eta partekatzen duzuenen artean, zozketa egingo dugu ekainaren 16an. Erraza, ezta? Ea, ba, ANIMA ZAITEZTE!! Eta, bitartean, hemen duzue aurrerapentxo bat! DISFRUTATU!!
https://youtu.be/p1J_YNZlBuA



