Kulturaren Plaza gure tokia ere badelako, Zornotzako Barnetegia Durangoko 49. Azokan egon da. Zuetariko batzuek gure berri izango zenuten; zenbatek jaso du horrelako poltsa?

Hala ere, hori ez da izan gure zeregin bakarra; ez, gero! Azokak ematen duen aukera aprobetxatu nahi izan dugu, eta horretaz baliatu gara guztiok ezagutzen dituzuen batzuei zelan ikusten gaituzten galdetzeko.

Ikus ditzagun erantzunak!!

MILA ESKER guzti-guztioi zuen arretagatik!! Plazerra izan da, benetan, Durangoko Azoka zuokin bizitzea. Eta, jakin ezazue gurean ongi etorriak zaretela, beraz, NAHI DUZUENERA ARTE!!!