Hemen zaude

Zornotzako Barnetegian enpresaren egunerokotasunera moldatu egiten gara, eta enpresaren etengabeko formakuntzaren irizpideak gure egiten ditugu, erakundearen pertsonei zuzendutako eskola berezituak eskainiz. Horrela, enpresarako egokia den ordutegian eta modulazioan, enpresan bertan edota barnetegian burutzen ditugu berezko saio formatiboak.

Saio formatibo hauen helburuak batzuk izan daitezke: lan konkretu bat burutzeko hizkuntza gaitasuna, alfabetatze edo euskalduntzea, hizkuntza egokitzapena, egiaztatze-prozesu jakin bat.

1. Hizkuntza gaikuntza helburu duen formazioa.

Helburu horrekin, derrigorrezko hezkuntzako ikastetxeetarako ikastaroak prestatu ditugu, adibidez, El Karmelo Ikastetxean, Lauxeta Ikastolan edo, El Regato Ikastetxean. Zentro horietan eskainitako ikastaroen helburua C1 maila da. Horietarako batzuetan, gainera, ikasleen gurasoei zuzendutako ikastaroak ere baditugu, eta berorien helburua gurasoen hizkuntza gaitasuna hobetzea da. Biak ere ikastetxean bertan ematen ditugu. Ikastetxeetan ematen ditugun ikastaro horiez gain, horrelako ikastaroak EITB eta Euskaltelen ere ematen ditugu, eta helburua hizkuntza gaitasuna hobetzea da.

2. Lan bat burutzeko hizkuntza gaitasuna lortzea helburua duen formazioa.

Helburu horrekin Osakidetzako Galdakao Ospitalerako diseinatu ditugu ikastaroak. Ikastaro horien helburua lan jakin bat egiteko langileak gaitzea da: euskara erizainentzat, euskara administrazioko langileentzat, euskara zelarientzat.

3. Langileak gaitzea helburua duen formazioa, baina euskaraz.

Atal horretan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko IRALE programaren barruan, Zornotzako Barnetegiak irakaskuntzako langileei zuzendutako ikastaroak eskaintzen ditu. Ikastaro horiek zerbitzua eskatzen duten ikastetxeetan ematen ditugu eta, helburu asko izan ahal badute ere, beti ematen dira euskaraz: arbela digitala, metodologia, bertsogintza, blogak,…