Hemen zaude
Nabigatu Euskaraz kanpaina
Ezagutzen duzu Nabigatu Euskaraz kanpaina?? Euskaldunok, webgune batera sartzerakoan, euskaraz nahiago dugula adieraztea du helburu, hau da, gure nabigatzaileak munduari lehenengo berba euskaraz egitea.
Gehiago irakurriBizikletak Barnetegian
Zorionez, gero eta hurbilago daukagu uda, eta berarekin batera, eguraldi ona ere hortxe bertan daukagu. Hori dela eta, Barnetegiak bost bizikleta erosi ditu, ikasleek eskura edukiko dituztenak!!!
Gehiago irakurriIrakurri nahi dut eta irakurriko dut!!
Ez daukazu aitzakiarik!!! Irakurri nahi baduzu, irakurri ahal duzu. Beti esaten dugu ez dakigula zer irakurri euskaraz; bada geuk horren kontra borrokatu nahi dugu, eta horretarako liburu batzuk gomendatu gura dizkizugu!!! Maila ezberdinetako liburuak, gainera, guztiok irakurri ahal izateko.
Gehiago irakurriEuskalAPPs: euskaraz dauden aplikazioak aurkitzeko komunitatea
Ekimenaren helburua hauxe da: eskuko telefonoetan eta tabletetan erabiltzen diren euskarazko aplikazioak biltzea eta berriak sortzea.
Gehiago irakurriElhuyar aldizkariak webgune berria zabaldu du
Apiriletik aurrera, Elhuyar aldizkariaren eduki guztiak hasieratik irekita egongo dira webgunean. Orain arte, azken bi hilabeteetako eduki batzuk osorik kontsultatzeko harpidedun izan beharra zegoen; hemendik aurrera, edonorentzat irekiak egongo dira hasieratik aldizkaria.elhuyar.org webgunean. Creative Commons lizentziapean dago Elhuyarren eduki guztia.
Gehiago irakurriHiztegia.net, hiztegiak biltzen dituen ataria
Sarean dauden hiztegi gehienak webgune batean ditugu ikusgai. ARTEZ Euskara Zerbitzuak batu ditu. Gure ustez, euskaldunontzat tresna egokia eta erabilgarria da.
Web horren helburua hauxe da: erabiltzaileok kontsulta gune bakarra erabiltzea.
Hiztegia.net-ek, batetik, euskarazko hiztegiak jasotzen ditu, Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, besteak beste. Bestetik, hiztegi entziklopedikoak eta gai zehatzei buruzko hiztegiak ere batu diztuzte aipatutako atarian.
Gehiago irakurriSun Magoari egindako elkarrizketa:
Bera Iñaki den arren, izen artistikoa Sun Magoa du. 30 urtera ez da heltzen, baina gauzak oso argi ditu aspaldian. Zornotzako Barnetegian dabil bere euskara hobetzeko asmotan, ez da irribarrea erraz galtzen duen horietakoa.
Gehiago irakurriRosari, gure sukaldariari, egindako elkarrizketatxoa:
2001etik aurrera Rosa Bernaola lanean dabil gurean. Gure ikasleei gosaria eta bazkaria ematen dizkie, baita irakasle batzuei ere.
Gehiago irakurri20. urteurrenaren ospakizuna
Aurten barnetegiak 20 urte bete ditu, eta joan den irailaren 27an ekitalditxo bat antolatu genuen, urteurrena ospatzeko. Urte hauetan guztietan gurekin ibilitako irakasle, ikasle eta beste hainbat lagun bertaratu ziren. Hasieratik gaur arte ibilbide honetan gure ondoan izan diren hainbat politikari ere hurbildu ziren, Blanca Urgell Sailburua izandakoa edota Dabid Latxaga Amorebietako alkatea, besteak beste.
Guztioi eskerrak.
Gehiago irakurri