Hemen zaude

Bai, jakin badakigu duela gutxi sartu garela udazkenean, eta negua urruti dagoela oraindik, baina, aizue! Neguko ikastaroak martxan dira gurean! Atzo hasi eta ekaina bukatu arte hilabetero izango duzue euskara ikasteari ekiteko (edo jarraitzeko) bidea gurean! Oraindik izena emateko garaiz zabiltzate, bizkor ibili!!

Urtero bezala, behin udako hamabostaldi trinkoak amaituta, hilabeteko ikastaroak eskainiko ditugu Zornotzako Barnetegian. Urtero bezala, bai, baina zenbait aldaketarekin. Izan ere, bizi dugun egoerak hala ekarrita, hainbat berrikuntza sartu ditugu beti eman dugun zerbitzua, orain, zabalagoa izan dadin. Zabalagoa, eskolak emateko aukerak biderkatu ditugulako. Aurten, betiko aurrez aurreko ikastaroez gain onlinekoak eta telematikoak ere mantenduko ditugulako. Euskaraz bizi nahi duenak horretarako beta izan dezala nahi dugu, bai ala bai!

 

AURREZ AURREKO ESKOLAK

Osasun Sailak emandako gomendioak jarraituz bai zerbitzuak, bai etxea erabat prestatuta daude behar den bezala erantzuteko; horren adibide argia izan da udako ikastaroetan dena ezin hobeto joan izana. Hasi berri dugun ikastaroan ere maila guztietako taldeak sortu ditugu, aurreko urteetan bezala, 24 orduz euskaraz bizi nahi duen guztiak etortzeko aukera izan dezan.

Gehiago jakiteko: https://www.zornotzakobarnetegia.eus/ikastaroak/neguko-ikastaroak

 

ONLINE IKASTAROAK ETA TELEMATIKOAK

Etxealdian hasi eta gaur arte izan diren online ikastaroen eta telematikoen arrakasta ikusita, eta zerbitzua osatuagoa izan dadin, modalitate hau bere horretan mantentzea erabaki dugu aurtengo neguko ikastaroetan. Euskaraz bizitzea aukera bat delako, etxetik bertatik ere egin daitekeena, nola ez! Horregatik, bi lotura hauetan aurkituko duzue ikastaro hauen inguruko informazio zabalagoa.

Aurrez aurreko telematikoak: https://www.zornotzakobarnetegia.eus/ikastaroak/aurrez-aurreko-telematikoak Onlinekoak: https://www.zornotzakobarnetegia.eus/ikastaroak/online-ikastaroak

Beraz, zeren zain zaudete!! Egin jauzia, eta hasi euskaraz bizitzen!!