Hemen zaude

Uztailaren 22tik 27ra Gorbea izeneko herritxo batean gabiltza lanean. Gorbea izena eduki arren, herritxo hau ez dago Euskal Herrian, ez, Wallmapun baizik. Wallmapu Txile eta Argentinan dagoen lurraldea da, eta hau, hain zuzen ere, mapucheen lurraldea da. Bertan, Mapuzuguletuaiñ elkarteak haien hizkuntza biziberritzeko plana jarri zuen abian duela 3 urte. Mapuzugun hizkuntza galtzeko zorian zegoela eta, talde gazte bat elkartu zen egoera horri aurre egiteko.

2018ko otsailean Zornotzako Barnetegiko irakasle bat joan zen haien barnetegiak nola antolatzen zituzten aztertzera. Eta oraingoan, unitate didaktikoen lanketan burubelarri ari gara; izan ere, Mapuzuguletuaiñek argi dauka hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoak haien hizkuntza irakasteko baliabide egokia dela. Hori dela eta, aste honetan, Zornotzako Barnetegiko irakasle bat ari da gure metodologia haien irakasleei irakasten, eta baita unitate didaktikoetan gaitzen ere.

 

 Ekin lanari!