Hemen zaude

Jzioquitarren aurtengo espediziorako aukeraketa abian da! Jakingo duzuenez, 2018 urtean EuskarAbentura izeneko ekimena egin zen lehen aldiz, eta aurten izango da hirugarrena . Bertan, Euskal Herriko zein diasporako 120 neska-mutil, 16-17 urte bitartekoak, hilabetez ibiliko dira euskal geografia, kultura eta historia ezagutzen; lagunartean, oinez eta euskaraz!

Aurrean aipatutakoak ezagutzeaz gain, hainbat mintegi, tailer eta ekintza ere izaten dituzte bidean aurrera egin ahala, arlo ezberdinetako profesionalen eskutik: artistak, kirolariak, kazetariak eta abar. Izan ere, EuskarAbenturak hiru helburu nagusi ditu. Batetik, gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta normalizatzea; bestetik, gazte euskaldunen sare bat sortu eta elikatzea; eta azkena, Euskal Herriko natura-ondasun eta ondasun historiko nahiz kulturalen transmisioa bermatzea.

Lehen bi edizioetako emaitzak oso onak izan dira, eta aurtengorako izen-ematea zabalik egongo da martxoaren 15era arte. Horretarako, motibazio-gutuna eta proiektu bat bidali behar dira; azken honetarako, 3 gai daude aukeran (Euskal emakume sortzaileak, Natura plastifikatua eta Mugak gaindituz, integraziora bidean) eta 6 formatu ezberdinetan aurkeztu ahalko dira.

Beraz, inguruan esperientzia eta erronka berriak gustuko dituen gazteak baldin badituzue, edo, zergatik ez, zeuek adin tarte horretan baldin bazaudete, ez izan zalantzarik eta eman izena. Orainarteko partaideen hitzetan, bizipen oso aberasgarria, ahaztezina baita!