Hemen zaude

Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai fundazioak bat eginda, urtero izaten dira gurean nazioarteko ikasleak. Aurten, ordea, bizi dugun egoera ezohikoaren eraginez, online barnetegia egin behar izan dute. Bi asteko barnetegia izan da, eta gaur izan dugu azken eguna. Guk, datorren asterako sorpresatxo bat prestatu nahi dizuegu, parte hartu duten ikasleek eurek egina. Adi egon, ostiralean hementxe, blogean, publikatuko baitugu! Bien bitartean, ekimenaren berri ematen duten bi albiste interesgarri irakur ditzakezue bi lotura hauetan: https://www.etxepare.eus/eu/mundu-osoko-ikasleak-euskararen-uretan-murgildu-dira-online-barnetegiaren-bitartez#prettyPhoto https://www.euskalkultura.eus/euskara/albisteak/munduko-zenbait-unibertsitate-eta-herrialdetako-ikasleak-part Ondo izan, eta adi datorren astekoari!