Hemen zaude
Elkarrekin, euskaraz, aspaldiko partez!
Euskararen Nazioarteko Eguna zela-eta, abenduaren 2an, Euskaltelen, Berbalagun birtuala eduki genuen urteetan irakasle ibilitako irakasleekin —Eider eta Gotzonerekin—.
Oso zirraragarria izan zen berriro, ia bi urte pasatu ostean, elkartzea. Nahiz eta pantaila bidez aritu, asko izan ginen hunkitu ginenok; bestela esanda, elkarrekin emandako ordu erdi pasatxoan, barre zein negar egin genuen berba egiteko batu ginenok. Ekintza berezia, hortaz, euskaltelekoek antolatua.
Gehiago irakurriEuskaren Eguna Zornotzako Barnetegian
Abiapuntua, altxorra, hizkuntza, baliabidea, komunikazioa, bidea, bidelaguna, lotura, askatasuna, testigantza, ahalegina, lehentasuna, errespetua, aberastasuna, identitatea, nortasuna, zoria, duintasuna, abantaila, giltza, enborra, sustraia, oinarria, sentimendua, historia, kultura, erronka, helburua, bizimodua, eskubidea, ondarea, ondasuna, lekukoa, harrotasuna, ezagutza, hautua, abagunea, eredua, adierazpena, poza, baldintza, hizpidea, irizpidea, erlikia, tradizioa, oihartzuna, ikurra, ezaugarria, aztarna, erreferentea, erreferentzia.
Gehiago irakurri
EGAitu eta gero
Duela gutxi oso kontu ezezaguna izan arren, edonon ere, gero eta gehiago aipatzen da euskara C2 maila. Horrek, ordea, ez du esan nahi horren gaineko askorik edo nahikorik dakigunik; horrenbestez, ezertan hasi orduko, komeni da maila zein ikastaroaren gaineko nondik norako batzuk argitzea.
Gehiago irakurriUrriko ikastaroko argazkiak
Hona hemen hilabete honetan egin ditugun ekintzetako argazkiak. Urriko ikastaroa bukatu da, baina astelehenean bueltan izango gara azarokoarekin! Ordura arte, gozatu argazkiekin eta, nola ez, aprobetxatu asteburua!!
#GuHemenGaude #irekita
#aurrezaurrekoak #telematikoak #online
Gehiago irakurriBadator Euskaraldia 2020!
Badator, badator... Euskaraldia 2020! Bai, lagunok! Hilabete baino gutxiago falta da aurtengo ariketa soziala martxan jarri eta euskara kanpora ateratzeko, baita barrura sartzeko ere! Kanpora, kalera, plazara, parkera, mendira, edonora! Barrura, etxera, lanera, dendara, ikuskizunetara, denera!
Gehiago irakurriNOLAKOAK DIRA AURREZ AURREKO IKASTAROAK BARNETEGIAN?
Gogoratuko duzuenez, joan den astean, ikastaro telematikoen funtzionamendua azaldu genizuen. Zer diren, nola antolatzen ditugun, zein aukera eskaintzen dugun eta abar. Gaur, berriz, barnetegian bertan ematen ditugun aurrez aurreko eskolen inguruan idatziko dugu.
Nola aldatu da gure etxea eskola presentzialak eman ahal izateko? Eta bertan jateko, lo egiteko, hau da, bizitzeko? Hori argituko dizuegu gaur. Testuaren azpiko galerian argazkiak jarri ditugu, sarritan irudiekin ulertzen baita hitzekin baino hobeto!
SARRERA/IRTEERAK
Gehiago irakurriNolakoak dira ikastaro telematikoak?
Telematikoa gora, telematikoa behera, zenbat aldiz entzun eta esan ote dugu #telematiko hitza azkenaldian? Baina zer da telematikoa? Nolakoa da ikastaro telematiko bat? Nola dago antolatuta? Horixe erantzungo dugu gaur hementxe.
Gehiago irakurriAHOZKOA PRESTATZEKO IKASTAROAK
AHOZKOA PRESTATZEKO IKASTAROAK
B2 MAILA / C1 MAILA
| B2 maila | C1 maila |
EGUTEGIA | 11/09-11/26 (14 egun) | 11/23-12/11 (14 egun) |
Neguko ikastaroak abian dira: presentzial, telematiko zein online
Bai, jakin badakigu duela gutxi sartu garela udazkenean, eta negua urruti dagoela oraindik, baina, aizue! Neguko ikastaroak martxan dira gurean! Atzo hasi eta ekaina bukatu arte hilabetero izango duzue euskara ikasteari ekiteko (edo jarraitzeko) bidea gurean! Oraindik izena emateko garaiz zabiltzate, bizkor ibili!!
Gehiago irakurriAukera berriak: barnetegia etxean
Urria ekaina bitartean astean sei orduko ikastaro telematikoak.
- Ikasturte osoko ikastaroak urrian hasi eta ekainera arte.
- Astean bitan, egunean hiru ordu.
- Mailak > A2 - B1 - B2 - C1
Ikasle batek bere esperientzia azaldu digu:
Gehiago irakurri