Hemen zaude

  • 1986-1990, Alfabetatze kanpainak Bizkaian: Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, herri gehienetan taldeak sortu ziren, eta ikasturte bakoitzean 1.000 pertsonatik gora aritu ziren aipatu taldeetan.
  • 1990-1993, Argentinan euskara eskolak: Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Bertan urtean barnetegi bi eratzeaz gain, 1993.ean 20 ikasle bekadun Zornotzako Barnetegira etorri ziren. Horiek bultatu ondoren, Argentinako Euskal Etxeetan euskara eskolak ematen hasi eta egungo sarea eratu zuten, hau da, orduko ikasleak egungo irakasleak dira.
  • 1990-1992, LETRAKIT kanpaina: Euskaltzaindiak babestutako erakusketa ibiltaria, honen helburua euskal literatura bultzatzea izan zen.
  • 1991-2004, Euskara irarkulegoa: Poznaneko Adam Mickiewicz Unibertsitatearen Hispaniako Filologiaren Fakultatean (Polonian). Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta.
  • 1991-2010, KLASIKOAK: Literatura klasiko unibertsaleko euskarazko itzulpenen bilduma. UPV-EHUko Euskara Institutuarekin lankidetzan egindakoa eta BBVA Fundazioak babestuta.
  • 1994-1997, LARRAMENDI: Euskara-eskolak programatzeko eta materiala kudeatzeko programa informatikoa. Programak materialak gaika eta trebetasunka sailkatuta ditu. Honez gain, erabiltzaileari programazio berriak egiteko aukera ematen dio. Ulibarri euskaltegiarekin eta EITBrekin elkarlanean egindako lana.
  • 1995-2000, HEZINET: Euskara irakasteko tresna telematikoak sortzeko proiektua. EHUko Informatika Faltutatearen, HABEren eta BASS enpresaren lankidetzarekin burututako proiektua.
  • 1998-2010, HGBE/EBLUL: Bureau hau Europako elkarte bat izan da, eta bere baitan Europako Batasuneko herrietan dauden hizkuntza-gutxiengoak eta hizkuntza gutxituak biltzen zituen. Erakunde honek, Aurten Bai Fundazioak eskatuta, Nafarroako Gobernuak euskarari ematen dion tratua salatu zuen.
  • 1999- 2001, CIBERBIBLIO: Ordura arte Euskal Herrian editatutako programa interaktiboz osatutako liburutegi birtuala, EHUko Informatika Falkutaterekin lankidetzan egindakoa.
  • 2004-2006, HATOR: El Correo egunkariarekin batera euskara hutsean gazteei zuzendutako interneteko ataria.
  • 2000-2007, BOGA: Euskara internet bidez ikasteko programa. Egun HABEk euskara online ikasteko euskaltegien esku jartzen duen programa bakarra, horregatik da programa hau euskaltegi gehienek eskaintzen dutena.
  • 2007-2010, EUSKAL GRAMATIKA sarean: UPV-EHUko Euskara Institutuak Espainiko Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak burututako euskal gramatika onlineren babeslea.