Hemen zaude

2019/01/15

ESKOLA FUTURAKO GURE IKASLEEK EHU BISITATU DUTE

Urtarrilaren hasieran, gurean euskara ikasten ari diren Eskola Futurako ikasleek UPV/EHUko Hezkuntza fakultatera egin zuten bisita. Eskola Futura programaren baitan (ikus http://www.zornotzakobarnetegia.eus/bloga/eskola-futura-ipar-euskal-herrian-irakasle-elebidunak-bilakatzeko-proiektua blog sarrera), Euskadiko eta Bordeleko ikasleek, bai frantsesa, bai euskara ikasteko aukera dute, etorkizunean irakasle elebidun izateko Akitaniako eskualdean.

Gehiago irakurri
2018/12/24

ESKERRIK ASKO 2018!

Aurtengo Gabonak ere heldu dira. 2018 bukatuz doa eta 2019ari laister egingo diogu ongi-etorria. Bien bitartean, jan-edanak ugari, familiarteko uneak ere hortxe, eta noiz edo noiz parranda apurtxo bat, batez ere datorren urteari hasiera emango diogun gauean.

Gehiago irakurri
2018/12/07

#DA53 #DAaskodira

Dakizuenez, joan den asteazkenean hasi da aurtengo Durangoko Azoka.  Betiko lez, abenduko zubiak ematen digun aukera aprobetxatuta, geu ere bertan izan ginen, ikasleen egunean,  bueltatxoa egin eta zenbait produktu erosteko.

Gehiago irakurri
2018/11/30

MODELA ITZULTZAILE AUTOMATIKOA

 

Aste honetan aurkeztu da MODELA itzultzaile automatikoa. 2016-2017an garatutako ikerketa-proiektu baten emaitza izan da; Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk kudeatzen duten ELKARTEK programa bidez finantzatutako proiektua, hain zuzen ere. Proiektuaren garapenean hainbat erakundek hartu dute parte, haien artean Elhuyarrek, Mondragon Linguak edota EHU/UPVko IXA ikerketa taldeak.

Gehiago irakurri
2018/11/25

ONGI ETORRI MASTODON.EUS

Euskal komunitateak fedibertsoan duen txokoari buruz hitz egingo dizuegula esanez gero, zertaz ari garela pentsatuko zenukete? Ongi etorri Mastodon.eus taldera.

Zer da Mastodon.eus

Gehiago irakurri
2018/11/16

LEHEN HITZA EUSKARAZ

Astebete. Horixe falta da @euskaraldia gure artean izateko. Ziur gaude irrikitan zaudetena datorren barikua noiz helduko; txaparen bila joan zaretela ere esango genuke lar erratu barik. Horrez gain, etxerako lanak eginda izango dituzue, hau da, joan den asteko blog sarrera irakurrita, Euskaraldiko bideo guztiak ikusita, aholkuak kontuan hartuta, auzokoekin hitz eginda… Prest zaudete, inongo zalantzarik gabe.

Gehiago irakurri
2018/11/11

#AHOBIZI ZEIN #BELARRIPREST IZATEKO AHOLKUAK

Aste bi baino gutxiago falta da @euskaraldia hasteko, eta denok gogotsu gauden arren, baten bat despistatuta ere ibiliko da, zer egin behar den argiegi izan gabe. Guk, badaezpada, sarean zabaldu diren aholkuen bildumatxoa dakargu aste honetan. #Belarriprest zein #ahobizi izan, beraz, ez galdu gaurko sarrera.

Gehiago irakurri
2018/10/28

ERRAZTU DEZAGUN LANA SAREAN

Gaurkoan gai bakarra izan beharrean, kontu birekin gatozkizue. Biak ala biak lehendik daude erabilgarri sarean, baina, kontuan izanda zenbat gauza agertzen diren egunero, pentsatu dugu bi hauek berriro hemen aipatzea interesgarria izan daitekeela zuontzat.

Gehiago irakurri

Orriak