Hemen zaude

Batzuek dakizuen moduan, bada hilabete Facebooken ZirtAlaZart ekimena martxan jarri genuela. Eta esan behar dugu oso pozik gaudela orain arte lortutako emaitzak direla-eta; izan ere, zuon parte hartzeak gustatzen zaizuela adierazten digu. Ez al da poztekoa?

ZirtAlaZart, ordea, gustu kontua baino gehiago da. Egia da horrelako galderatxo sinpleak dibertigarriak izan ahal direla, baina ondo pasatze edota galdera bakoitzak sorrarazten duen irribarre txiki horren atzean dagoena, dibertigarria barik, polita da; itzel polita, gure ustez.

Zuotariko batzuk, euskara ikasleak zarete, behe, ertain zein goi-mailakoak; beste batzuk, izan izan zarete; askok eta askok ama-hizkuntza duzue; eta ZirtAlaZartek denok batzen gaitu. Hori baino handiagorik ez dago!

Sarritan entzuten dugu euskara ikasten ari denean, edota behin ikasita, gatzena kalean erabiltzen hastea dela; izotza apurtzea, edo. Eta jakina, 3.0 aro honetan, kalean diogunean sarean ere esan nahi dugu. Oro har, kostatu egiten zaigu euskararako saltoa egitea, eta ZirtAlaZartek horretarako bultzada ematea du helburu, gakoa hastea da-eta.

Beno, orain zeuok ere badakizue zertan gabiltzan. Zertan gabiltzan zuok eta gu!

Zuon erantzunen zain wink ,

Guzti-guzti-guztioi ere, MILA ESKER parte hartzearren!