Hemen zaude

Zinema eta telebistaren inguruko euskal lehia dugu Zinema uneak proiektua. Bai, neska-mutilok, honela definitzen dute sortzaileek eurek proiektua, eta parte hartzeko gonbitea egiten digute; sortzaile zein kontsumitzaile izatekoa!

Euskara, zinema eta telebista uztartu nahi ditugunok, beraz, jada badugu non topatu Eta horrek zer esan nahi duen? Euskal ikus-entzunezkoetan, beste pauso bat eman dela aurrera; pauso itzela, alegia. Azken batean, euskaraz informatzeko aukera ematen digu egitasmoak, edota gauza bera dena, euskaraz bizitzekoa; eta horixe da, hain zuzen ere, mugak gainditzeko bidea.

Gainera, proiektu zabala da; hau da, kolaboratzaile nahi duena izan ahal da. Albiste, kritika edota erreportajerik idatzi nahi duzu? Nahiago duzu trailerrei azpitituluak jarri? Ala ideia berriren bat daukazue? Ea! Euskara + Zinema! Horiek biak nahasten dituen burutaziorik baduzu, idatzi e-posta eta zeuk ere euskararen aldeko aurrerapausoa eman!

Benetan ere interesgarria! Pozteko modukoa da horrelakorik ikustea; izan ere, euskara inoiz baino biziago dagoela erakusten duelako. ZORIONAK egindako lanagatik eta MILA ESKER!!