Hemen zaude

Serieen belaunaldian bizi gara; hori ukatzerik ez dago. Eta dakizuenez, gaur egun serie gehienak webaren bidez ikusten dira. Hala ere, euskaraz bizi nahi dugunok, esan daiteke horretan hutsunea dugula; laster betetzen hasiko den hutsunea, baina. Zer dela-eta? Ikus dezagun!


Zorionez, Hiru Damatxo komunikazio-kooperatiba buru-belarri dabil lanean maiatzaren 4rako den-dena prest izate aldera “Txoministak” web serieari hasiera emateko.


Zer den “Txoministak”? Ba, euskaraz egindako web seriea; interesgarria, ezta? Ardatz nagusia Euskal Herriko independentzia lortuko duen “Txoministak” alderdi politikoa bada ere, gaurkotasunari lotutako gaiak, betiere umorez, jorratuko dituzte; non pertsonaia nagusiak Naroa Mikelarena, Jon Ander Alonso, Edurne Azkarate eta Eñaut Gantxegi izango diren.


Itxuraz, behintzat, oso ona. Baina, oraindik, apurtxo bat itxaron behar gehiago jakiteko; esan bezala, maiatzaren 4ra arte! Gu geu irrikan gaude!

 

Argazk. hirudamatxo.eus