Hemen zaude

SYMBALOO, erabiltzen dituzun tresnak ordenatu eta partekatu

Internet zabala da, eta bertan, hainbat eta hainbat toki topatu ahal ditugu, baina orokorrean, euskararen munduan murgiltzen garenok behintzat, askotan web-orri berberak erabiltzen ditugu. Ez litzateke ideia ona izango orri guztiak mahaigain batean nahi dugun moduan antolatzea eta besteekin partekatzea? Bai horixe!

Bada, egon badago hori egiteko modua, eta Symbaloo deitzen da. Esan bezala, mahaigain hau on-line da, beraz, ezer deskargatu barik, normalean erabiltzen ditugun tresnak webmixetan jartzeko aukera ematen digu.

Beharbada, zuon galdera izango da “zer ote da webmix bat?” Tira! Saiatuko gara hitz gutxitan azaltzen eta horretarako gure errealitatea erabiliko dugu, beharbada, zuona ere badena. Ea! Zenbat euskara hiztegi erabiltzen duzue idazten edota irakurtzen duzuenean? Zenbat blog duzue gustuko? Zenbat sare sozial erabiltzen duzue? Zenbat aldizkari edota egunkari irakurtzen duzue? Zenbat …? Eta ez zaizue interesgarria iruditzen horiek guztiak gaika antolatzea?

Demagun profila sortzen dugula Symbaloon; bertan, nahi beste webmix sortu ahalko dugu eta, bakoitzean, dagokion gaiaren inguruko web-tokietarako loturak jarriko ditugu blokeka. Esate baterako, webmix batean, erabiltzen ditugun hiztegiak ipiniko ditugu. Are gehiago, webmixaren barruan ere ordenatu ahal ditugu, hau da, kolore bidez sailkatuko daitezke zeregin ezberdinetarako erabiltzen ditugunak. Beste webmix batean, blogak jarriko ditugu, eta kasu horretarako ere koloreak erabiliz ordenatu ahal ditugu: iritzia, kolore batez,; zinema, beste batez …

Gure azalpenaren helburua apur bat ezagutaraztea baino ez da izan; baina, bide batez, “trasteatzera” animatu nahi zaituztegu. Sartu, bilatu … eta ikusi zein interesgarria den informazioa partekatzea!!