Hemen zaude

Eta, konturatu orduko, bukatu da negua Zornotzako Barnetegian. Bai, lagunak! Gurean negua 9 hilabetekoa da; hain zuzen ere, urrian hasi eta ekainera arte luzatzen da urtero, zuetariko askok dakizuen bezala. 

Gaur dugu neguko azken eguna; hori dela-eta, arratsaldeko 5:30ean malko batzuk baino gehiago jausiko dira hainbaten begietatik. Tristura nagusituko da, beharbada, Barnetegiaren aurreko eskaileretan. Baina pozak eragindako “tristura ona” izango da; urtean bizi izandako une ezin hobeek eragindakoa. 

Uste dugu egun aproposa dela gaurkoa negu honetan guretik pasatu zareten guztioi eskerrak emateko. Bai, neska-mutilok: MILA ESKER! Mila esker gure proiektuan parte hartzearren; mila esker guregan duzuen konfiantzagatik; mila esker hau posible egitearren! Behar gaituzuenean, badakizue non gauden: berton gaituzue zuen esanetara.

Hala ere, negua bukatu arren, 2015-2016 ikasturteak jarraitu egiten du; izan ere, uda dator!!! Uztailaren 4an hasiko dira irailera arte luzatuko diren udako ikastaroak eta ehunka pertsona pasatuko da bertotik; hau da, hainbatek eta hainbatek euskara euskaraz bizitzearen aldeko apustua aukeratuko dute oporraldian. Ongi etorri guztioi! Eta zuoi ere MILA ESKER arrazoi berberengatik! 

Plazera izan eta izango da!!