Hemen zaude

Baduzue Ametx Gazteriak antolatutako ekimenaren berri?  Europar Ondare jardunaldiak direla-eta, selfi lehiaketa proposatzen digu kultura, euskara eta kirol erakundeak Instagramen, eta guri oso proposamen interesgarria iruditzen zaigu. Azaldu dezagun zergatik!

Alde batetik, gure hizkuntzaren mesederako egitasmoa delako. Bai, lagunok! Pentsatzen dugun baino askoz ere garrantzi handiagoa dauka sarea euskaraz betetzeak; are gehiago, bizi dugun garaian, normalizazioranzko ezinbesteko urratsa dugu.

Eta beste alde batetik, herria ezagutzeko aitzakia ezin hobea delako. Herri polita dugu Amorebieta-Etxano; inguru ederrak ditu, oso. Lehiaketaren planteamendua oso ondo pentsatuta dago parte-hartzaileak udalerritik mugitzera behartzeko; izan ere, hamabi argazki zehaztu dituzte, eta horietan bildu beharreko lekuak, zonaldeak edota elementuak nahiko sakabanatuta daude.

Ez al da plan ona eta osasuntsua? Kirola egin bitartean, Amorebieta-Etxano euskaraz ezagutu! Eta batek daki, agian, 200 euro ere irabazi herriko komertzioetan gastatzeko! Anima zaitezte!!