Hemen zaude

Alor sozioekonomikoa euskalduntze aldera, LANSAREA proiektua jarri du martxan Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Aukera ezin hobea, beraz, euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta pertsonen arteko sarea ehuntzeko.

Zorionez, gero eta enpresa zein langile gehiago dira euskara egunerokotasunean txertatu nahi dutenak, eta horri erantzuna eman nahian jaio da lansarean.org ataria; hain zuzen ere, euren arteko harremanak erraztu gurean. Hortaz, enpresa bazara eta langile euskaldunak behar badituzu, edo, aitzitik, langilea bazara eta lan euskaraz egin nahi baduzu, argi dago, lansarea.org da zure ataria.

Izena emateko orduan, bi atal ezberdintzen dira. Alde batetik, enpresa izanda, “enpresa naiz” atalera jo beharko da; izena atal horretan emanez gero, lan-eskaintzak,horietarako hautagaiak eta hautaketa prozesua bera kudeatu ahal dira. Beste aldetik, lanpostuetarako hautagaia izanda, “hautagai naiz” da izena emateko aukeratu beharreko atala; horretan, erabiltzaileak, datuak eta Curriculum Vitae-a osatzeaz gain, nahi dituen lan-eskaintzetarako eman ahal izango du izena. Gainera, prozesua errazteko asmoz, sare sozialen bidez ere eman daiteke izena; zehatzago, Facebook, Google+, Linkedin eta Twitter dira aukeran daudenak.

Eta gainetik, horixe da LANSAREAN proiektua; hala ere, gure gomendioa hauxe da: atarian sartu eta erabili, horrelaxe ikasten da_eta. Eta ikasi ahala … baietz lan edota langile euskaldunak topatu!! Nork daki!! Egin aproba eta ZORTE ON!!!