Hemen zaude

Ailegatu da ekainaren azken ostirala, eta horrekin batera, neguaren amaiera. Bai, lagunok, gaur bukatzen da ofizialki negua, Zornotzako Barnetegian; eta asteburuan, energia hartuko dugu ofizialki astelehenean hasiko den udari gogoz eta gogor ekiteko!

Eskerrak eman barik, baina, ez dugu negua bukatu nahi; inondik inora! Asko eta asko zarete urritik hona bertotik pasatu zaretenok, eta guretzat, denok ere izan zarete ezinbestekoak; izan ere, zuok gabe gure proiektuak ez luke zentzurik. Hori dela-eta, eskerrak eman nahi dizkizuegu: MILA ESKER guregan jarritako konfiantzagatik, horixe baita gure motorra urterik urte piztuta mantentzen duena. MILA ESKER Barnetegia etxetzat hartzearren, horrexek ematen baitio duen izaera. MILA ESKER, azken batean, hau posible egitearren! Nahi duzuenera arte!

Halaber, udari hasiera eman orduko,  etortzekoak zaretenontzako berbatxoak ere baditugu! Berton, dena dago prest zuoi harrera egiteko. Ekarri beharrekoa, beraz, hau baino ez da: euskara ikasteko zein euskaraz ondo pasatzeko gogoa, gure puzzlea osatzeko falta den pieza bakarra da-eta!

Batzuei, laster arte; beste batzuei, betira arte; eta guztiok ere, EUTSI EUSKARARI!