Hemen zaude

Uda bukatzear da eta, berarekin batera, “hondartzan ezinbestean irakurri beharreko liburuen” udaroko zerrendak. Hala ere, gaurkoan, EZINBESTEAN irakurri beharreko liburu batez hitz egitera gatoz!

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburuaz ari gara. 6 ipuinek osatzen dute obra eta kontakizunok erabat ezberdinak diren arren, guztiek dute komunean ezaugarri bat; hain zuzen ere,  protagonistek duten indarra. Ez da indar fisikoa, ez. Irakurlea erraietatik harrapatu eta pertsonaiei lotuta uztekoa, bai. Norbera istorioaren parte izan litekeelako sentsazioa izatekoa, bai.

Emakume sorta heterogeneo eta, aldi berean, hainbat lotura eta elkarren antza duena da bidegile liburuko ipuinotan. Besteen zaintza, nahitakoa zein behartua; ingurukoekin bizi dituzten harremanak; bakoitzak bere buruari egiten dizkion etengabeko epaiketak, alde zein kontra …

Ez gara gu, baina, literatura-kritiko; beraz, hona hemen EZINBESTEAN irakurri behar duzuela konbentzitzeko adituek emandako argudioak: Joannes Jauregik BERRIA -n eta Alaitz Andreu Eizagirrek Aizu! Aldizkarian.

 

Egin kasu. Irakurri Bihotz handiegia.