Hemen zaude

Badira urte batzuk Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna finkatu zuela; 1949tik, hain zuzen ere, ospatzen dugu euskal hiztunok, euskararen unibertsaltasuna adierazteko asmoz, abenduaren 3a. Eta aurten bai, Euskara pil-pilean!! Benetan ere murgilduko gara munduan zehar.

Eusko Ikaskuntzak eta Mintzanetek bat egin dute euskarari bultzada berezia emateko; Euskara pil-pilean jartzeko. Zorionez, badago munduan euskaraz egin nahi duen hainbeste jende, batzuek norekin egin izan ez arren. Bada, horiei aukera ematea da ekimenaren helburua; baita lagundu nahi dietenei ere. Hau da, parte hartu gura duten guztiek izango dute, Mintzaneten bidez, berba_beti ere euskaraz_ egiteko aukera.

Izena ematea oso erraza da. Lau datu eskatzen dira, eta horietako bat da garrantzitsuena antolaketarako. Parte hartzaileen euskara maila ezberdina izango da, beraz, helburuak ere ez dira berdinak izango. Euskara hobetu nahia helburudunak bidelariak izango dira eta horretan laguntzea helburudunak, bidelagunak. Ahaztu barik, baina, guztiek ere euskara bultzatzea dutela helburu nagusi.

Parte hartzaileen artean, zenbait opari zozketatuko dira: liburuak, abenduaren 3an Euskara pil-pilean jartzeko bereziki diseinatu diren amantalak...

Aitzpea Oihaneder eta Karlos Argiñano sukaldariek jada eman dute izena. Eta zeuk?? Zein taldetan ikusten duzu zeure burua?? Oraindik garaiz zabiltza izena emateko!! Baina arin pentsatu, gero, epea abenduaren 2an bukatuko da_eta!!

Ardura guztiona delako, anima zaitez!!!