Hemen zaude

Zer da?

Bizkaiko Foru Aldundiak euskalduntzearen doakotasuneranzko emandako urratsa dugu Euskara Eskura Txartela, bizkaitarrak euskara ikasten jarraitzera animatu nahi dituena.

Zelan lortzen da?

Dakizuenez, ikasturteko —urritik ekainera— HABE azterketarako deialdi bi egoten dira beti. Demagun—beti ere Bizkaian erroldatuak garela eta euskaltegi, barnetegi edota autoikaskuntzarako edozein zentro homologatutan matrikulatuta  gaudela—  A1, A2, B1 edo B2 mailetako bat gainditzen dugula; bada, hurrengo urratsa, zuzenean, txartela eskatzea izango litzateke. Horretarako eskaera-epea uztailean izaten da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko web orrian egin behar da.

Nork eta noiz gastatu ahal du?

Behin maila gaindituta, eskaera eginda eta txartela eskuratuta, hurrengo ikasturtean gastatu behar da lortutako kreditua. Baina adi, pare bat gauza izan behar dira kontuan-eta: lehenengoa, txartela pertsonala dela; hau da, lortzen duenak baino ezin du erabili. Bigarrena, gastatzeko ere epea dagoela; alegia, euskaltegietan, urrian agortu behar da bai ala bai  eta, barnetegietan, urrian edota azaroan.

Txartel-motak

Berez, lau txartel ezberdin dago, hain zuzen ere, A1, A2, B1 eta B2 motatako Euskara Eskura Txartela; eta zein maila gainditzen dugun, bat edo beste lortuko dugu.  Jakina, ikasle bakoitzak, gainditutako mailari dagokiona eskuratuko du.

 

*Berton emandako informazioa orokorra da; izan ere, urterik urte daturen batzuk (adib., datak eta diru-kopuruak) aldatu egiten dira. Beraz, zehaztasun handiagorako, jo webgunera