Hemen zaude

Adi, lagunok! Badator Mintza Eguna, eta Euskaltelen eskutik jakin dugu aurten Derioko Baserri Antzokian ospatuko dela ekainaren 3an. Zabaldu dezagun, bada, Antzokiko kideak luzatutako informazioa, ea ahalik eta mintzalagun gehien elkartzen garen. 

Baina Mintza Egunean sakontzen hasi aurretik, galderatxo bat: badakizue zer den Mintzalagun programa? Jakina, Mintzalagun edota Mintzapraktika, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Solaslagun … Zonaldea zein den izena aldatu arren, helburuan ez dago alderik: euskaraz hitz egiteko elkartzen diren lagunak dira; zehatzago, 6000 bat lagun dabiltza, zorionez, Euskal Herri osoan hedatuta dagoen programan. Polita bezain ezinbestekoa, euskararen normalizaziorako bidean. 

Eta aurrekoa esanda, bada garaia Mintza Egunak zer dakarren ikusteko, ezta? Biderik zuzen eta seguruena, kartela ikustea da, baina joateko gogoa piztu guran, hitz magikoak botako dizkizuegu: poteoa, kalejira, trikitixa, dantza, bazkaria, puzgarriak … Eta behar den moduan bukatzeko, Taberna Ibiltaria. Ea! Nork dauka plan hoberik ekainaren 3rako? Mintzalaguna bazara, baduzu zer ospatu; eta ez bazara, hona hemen aitzakia paregabea programa ezagutzeko! 

Ekainaren 3an, denok Deriora!!

Anima zaitezte eta eman izena maiatzaren 29a baino lehen!!!