Hemen zaude

Bilbotarrok! Bizkaitarrok! Euskal Herritarrok! Eta, batez ere, umeok 2 eta 8 urte tartekoak bazarete, esan gurasoei urtarrilaren 20tik apirilaren 20ra arte baduzuela plana: denok Bilbora ikusi eta ikastera!

Badira 14 urte Bilboko Udalak Topagunearekin batera  umeei zuzendutako Ikusi eta ikasi egitasmoa antolatzen duela. Aurten ere, betiko moduan, umeei euskal produkzioa erakusteko asmoa dute, eta programazioa ikusita, izango dute gure txikiek non aukeratu: ipuin-kontalariak, magia, antzerkia, zirkua, kontzertuak … Eta non aukeratu diogu aukerak ematea baita helburua; hain zuzen ere, euskaraz ondo pasatzeko aukerak.

Horrelako ekintzak ezinbestekoak dira normalizaziorantz goazen bide honetan. Izan ere, hain beharrezko dugun umeen arteko komunikazio euskalduna bultzatzen dute; baita familien eta familiakoen artekoa ere. Bai! Ekintza batzuetan, gurasook ere hartu ahal duzue parte; eta hori gutxi balitz, hitzaldi tailerrak egingo dira euskaraz ez dakizuenoi umeei zelan lagundu helarazteko.

Ezin dugu ukatu negua gogorra dela, berez, Euskal Herrian; hala ere, horrelakoek leundu egiten dute. Ea! Zer egingo duzue bihar arratsaldean? Bilbon, baduzue plana! Eta, benetan, ez dakizue zein polita den zuoi, ume zein guraso, euskaraz entzutea!