Hemen zaude

Ez dugu zalantzarik! Ez da egongo, zuon artean, Argia aldizkaria ezagutzen ez duenik. Hala ere, batzuetan, askorik sakondu barik ezagutzen ditugu horrelakoak, eta ondorioz, konturik erakargarrienak galtzen ditugu. 

Dakizuenez, euskara ikastea ez da liburu batzuen aurrean jarri eta bertan hainbat eta hainbat ordu ematea; ez gero! Euskara ganoraz ikasteko, gramatika estudiatzeaz gain, euskaraz eta euskara bizi behar da; horixe da gakoa! 

Ikus dezagun, hortaz, argia.com web guneak horretarako eskaintzen dizkigun aukerak:

  • Egunekoak horretan, izenak ondo adierazten duen moduan, egunkari moduko bat aurkituko dugu, non eguneko berriak irakurri ahal ditugun. 
  • Astekaria 2001etik argitaratutako aldizkariak batzen dituen hemeroteka da; bertan, beraz, aspaldiko zein egungo gauza interesgarriak topatu ahal ditugu. 
  • Blogak atalean gai ezberdinak jorratzen dituzten blogariek idazten dituzte, beraz, gustukoa topatzea besterik ez da egin behar; eta jakinda ehun blog baino gehiago daudela, baten bat derrigor gustatu behar. 
  • Multimedia da laugarren aukera eta, beharbada, ikasleei gehien gustatuko zaiena. Erreportajeak, dokumentalak, web telebistak, elkarrizketak, film laburrak, solasaldiak, ekitaldiak eta bideo herrikoiak ikusi ahal dira, on line, honetan. 

Konturatu zarete Argiari astean lau bat bisita eginez zenbat ikasi ahal dugun? Zenbat gure material interesgarri dugu eskura web gune honetan; bestela esanda, euskara egunerokotasunean sartzeko  abagune aparta! Ez galdu!