Usted está aquí

Euskaraldia

Badator, badator... Euskaraldia 2020! Bai, lagunok! Hilabete baino gutxiago falta da aurtengo ariketa soziala martxan jarri eta euskara kanpora ateratzeko, baita barrura sartzeko ere! Kanpora, kalera, plazara, parkera, mendira, edonora! Barrura, etxera, lanera, dendara, ikuskizunetara, denera!

2020 urte bitxia izan dugu, besterik ez esatearren, eta euskarak ere hainbat oztopo eta zailtasun izan ditu egoera berrian. Etxealdian bertan hasi ginen bultzaka eta sakatzen, aurtengo @euskaraldiak aurrera jarrai zezan. Eta heldu da! Azaroaren 20tik abenduaren 4ra biziko dugu ariketa sozial arrakastatsua bigarrenez!

Norbanakook prest gaude #belarriprest eta #ahobizi izateko! Erakundeak ere prest gaude, edonon, gure artean, euskarak bere lekua izan dezan #ariguneetan!

Gogoratzen dituzue rol bakoitzak zituen ezaugarriak? Eman duzue izena bata ala bestea izateko? Badakizue zuen herri, lantoki edota inguruotan non dituzuen #ariguneak? Zeren zain zaudete? Hementxe duzue informazio hori guztia argituko dizuen Euskaraldiaren webgunea; eta, bide batez, nola ez, eman izena bertan!

Bizkor ibili! Denon artean bultzaka, euskaraldia 2020 mundiala izango da! Animo gehiago behar duzuela?? Hara bideo ofiziala!

 

Egin dezagun euskaraz "GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN"!