Usted está aquí

Lehiaketa - ikastaro doan

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, bi ekimen jarri ditugu martxan Barnetegian aurten. Hemen ikus dezakezuena da lehena, gure argazki lehiaketa, hain zuzen ere! Eta, bigarrena, hurrengo blog sarreran ikus dezakezue.

Lehiaketan Parte hartzea librea izan da, eta gin beharrekoa, erraza eta polita: zer da zuretzat euskara, zertan aldatu du zure bizimodua, ikuspuntua, bidea…?

Galdera horri erantzuteko, esaldi labur batez lagundutako argazkia bidali behar izan da, eta erantzun oso ona izan dugu. Jarraian ikus ditzakezue, irabazlearen lana, baita gainontzekoenak ere.

Irabazlea

ZORIONAK, Ane!!!  

Parte-hartzaile guztiak

Besteoi, eskerrik asko gure lehiaketan parte hartzearren! Aitortu behar dugu partehartzaile asko izan zaretela, eta horrek beneran pozten gaituela!

Nahiz eta zuek bidalitako argazkiak saria ez irabazi, bai heldu zaizkigun irudiak, bai idatzitako esaldiak ederrak izan dira, beraz, zorionak egindako lanagatik.
Honelako ekimenak ez lirateke posible izango zuen guztion esfortzu eta partehartzerik gabe, beraz, berriz ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu egin duzuen lanagatik.

Espero dugu hurrengo batean ere parte hartzea, eta, batez ere, segi euskaraz bizitzen!!!