Usted está aquí

Ekimenaren helburua hauxe da: eskuko telefonoetan eta tabletetan erabiltzen diren euskarazko aplikazioak biltzea eta berriak sortzea.

Hala ere, EuskalAPPs-ek aplikazioen biltegi bat baino gehiago izatea gura dute egileek. Webean euskal aplikazioen erabilera bultzatzeaz gain, horiek sortzeko argibideak ere eskaintzen dituzte. Horrela, erabiltzaileak aplikazioa garatu ahal izango du. Norberak sortu duen aplikazioa sustatu edo proposatzeko aukera ere eskaintzen dute, eta beste hizkuntzetan dauden aplikazioak euskaratzekoa ere.

Hitzekin jolastuz - Euskal AppsBertan euskaraz sortu diren aplikazio gehienak topatzea duzue. Esaterako, euskara ikasteko 19 aplikazio duzue, gure finantzak kudeatzeko 5 aplikazio edo musean aritzeko aplikazioa. Argi dago aukera zabala duzuena zuen euskara hobetzeko zein erabiltzeko teknologia berriei esker. Ez galdu aukera eta gozatu!