Usted está aquí

Kalera irten besterik ez da egin behar jendearen alaitasuna sumatzeko: ikaragarria da eguzkiak gure aldartean duen eragina; ez da, ala? Eta aldarteari bakarrik ez, ohitura eta planei ere nabarmen eragiten die. Hona hemen horren adibide argia: zenbat euskaldun ibiliko da asteburuan honetan Euskal Herriko gailurretatik? Eta datorrenean? Eta hurrengoan? Bada, lepoa ere egingo genuke zuotako asko eta asko animatuko zaretela, eta zalantza barik, Mendiak aplikazioa oso lagungarri suertatu ahal zaizue.

Nolabait definitzearren, pertsonalizatu ere egin daitekeen datu-basea da Mendiak. Alde batetik, Euskal Herriko 1500 bat tontor dugu eskuragarri eta, jakina, bakoitzaren gaineko oso informazio praktikoa: kokapena, altimetria, argazkiak, mapak…  Eta beste aldetik, guk geuk egindakoak gorde eta partekatzeko aukera izateaz gain, aplikazioak gure profilari buruzko datu estatistikoak ere emango dizkigu.

Eta zerk egiten du ezberdin eta berezi app-a? Ba, argi eta garbi, euskarak. Mendiaki esker, gaur egun aukera dugu gure telefonoan ere, Android izan zein iOS izan, mendizaletasuna eta euskara uztartzeko. Beraz: euskalduna? Mendizalea? Bada, hauxe da zure app-a!

Zer diozue mendizaleok? Igoko gara mendi-tontor gainera, ala?