2019/10/18

Eusko Jaurlaritzaren Itzultzaile neuronal berria

Ziurrenik gogoan izango duzue iaz, gutxi gorabehera urteko sasoi honetan, itzultzaile neuronal berri bati buruz idatzi genuela hemen. Modela itzultzaileak 2000 hitz itzul zitzakeen hilabetean doan, baina hortik gorakoak ordaindu egin behar ziren; hala ere, aurrerapauso handia izan zen, eta itzultzaileen sorkuntzan bide berriak zabaltzen ari zirela argi erakutsi zuen.Gehiago irakurri
2019/10/04

KANTARI gatoz

Udazkena heldu da, lagunok. Aspaldi amaitu dira herrietako jaiak eta udako iluntze gozoak; baina, zer arraio! Euskaldunok elkartzea, otorduak antolatzea eta kantatzea hain gustuko ditugunez, udaren amaierak ez gaitu geldituko, ez horixe! Bazkari, afari eta lagun arteko txangoak antolatzen jarraituko dugu, horrexegatik hau da gure gaurko ekarpen txikia: KANTARI aplikazioa. Izan ere, zer egiten dugu autobusean norabait joateko elkartzen garenean? Eta bazkalosteetan? Afalosteetan? Ba hori, kantatu.

Gehiago irakurri
2019/08/30

Egunean Behinen jonkiak gara!

Abuztua bukatzear da, eta, berarekin batera, baita gutako askoren oporrak ere. Lanera itzultzea samurragoa izan dadin, hainbat eta hainbat aholku irakurri, entzun eta ikusi ahal izango ditugu, ziurrenik, hedabide gehienetan. Izan ere, urtero gauza bera gertatu ohi da.

Ideia horien guztien artean, sarritan aipatzen diren aholkuak dira hobby edo zaletasunen bati berriz ekitea, edota zerbait berria eta gustukoa hastea. Azken honi heltzea erabaki dugu guk, eta zuek ere animatu nahi zaituztegu. Goazen, bada!

Hasteko, pista batzuk emango dizkizuegu:

Gehiago irakurri
2019/06/23

BG IKT Bideotutorialak

Neguko ikastaroa amaitzeko aste bete baino ez zaigu geratzen eta bukatu baino lehen, tresna erabat erabilgarria ezagut dezazuen nahi dugu. Berez, ez da tresna bat, baizik eta teknologia berriekin lanean aritzen den edonorentzat lagungarri izan daitekeen YouTubeko orri edo kanal bat: BG IKT Taldea.

Gehiago irakurri
2019/06/07

MENDIAK APPa

“Haitzean jaioak, haitzera nahi” esaera zaharrak argi uzten du euskaldunok zer dela eta garen hain mendizaleak. Gure lurra malkartsua da, edonon ikus ditzakegu harriak edo harkaitzak agerian, eta nola ez, muino, tontor eta mendiz inguratuta gaude! Beraz, zer esan dezakegu gure zaletasun sutsua are handiagoa izan dadin? Bada, CodeSyntax-ekoek “Mendiak” aplikazioa hobetu dutela, ezin tentagarriago bihurtuz!

Gehiago irakurri
2019/06/02

EUSKARAZ KONTROLATUZ

Euskaraz diren blogei buruz aritu gara hemen noiz edo noiz, baina euskaraz izateaz gain, euskara hobetzeko espresuki sortu diren blogei buruz? Horiek gutxiago izaten direnez, gaur, euretako bat aukeratu dugu zuek ezagutu dezazuen: Euskaraz kontrolatuz bloga.

Gehiago irakurri
2019/05/17

TELEFONOA ESKUAN, KANTA DEZAGUN EDONON!

Zer egiten dugu euskaldunok lagun edo etxekoekin zerbait ospatu nahi dugunean? Bazkaria edo afaria antolatu. Beti! Eta zer da jatordu horien ostean egiten dugun ohikoena? Bada, musean jokatzeaz gain, ABESTU egiten dugu! Lagunartean gaudenean abeslari bihurtzen gara euskaldunok, zalantza barik!

Gehiago irakurri
2019/04/07

#AUZOLANDIGITALA

#AUZOLANDIGITALA

Ezer baino lehen, esan behar dizuegu gaurkoan zuon parte hartzea eskatzera gatozela; #Auzolandigitala eskatzera, hain zuzen ere. Izan ere, sarritan idatzi ditugu hemen #euskarareningurunedigitala-rekin lotutako sarrerak, eta gaurkoan, guztion parte hartzearekin ingurune digital hori zabaltzea da gure helburua.

Gehiago irakurri
2019/03/31

DIGITALKI

Teknologia berriak, ingurune digitala, IKTak... Sarritan, ez dugu argi izaten zein maila dugun arlo digitalean, ezta asko ala gutxi dakigun edota eguneratuta gauden ala ez. Horri nolabait konponbidea jartze aldera, Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, Digitalki webgunea garatu du.

Gehiago irakurri

Páginas