2021/12/23

Barnetegia Gabonetan zer?

urte berri on

Negua hasi da eta urtea badoa, 
logelak zarratu, ikasgelak itxi,
ikasleei agur esan eta bagoaz.
Bukatu da abenduko ikastaroa!

Gabonak bidean, hotza kalean,
senideekin egon nahi
baina, batzuk, ezinean.
Zaindu gaitezen, 
eta zaindu ditzagun besteak,
ahalik eta ondoen has dezagun datorren urtea.

Erregeen ostean hasiko gara berriro martxan.
Bai, bai, urtarrilaren 10ean!

Beraz, gogoratu,
euskaraz bizi nahi baduzue datorren urtean,
zabalik izango dituzuela, gure etxeko ateak.

Gehiago irakurri
2021/12/09

Euskararen eguna Barnetegian

Euskararen eguna ospatzen

Joan den abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ikasleei zera eskatu diegu: euskal kantutegiko esaldi ederrenak, esanguratsuenak edota gustukoenak aukeratu eta margo ditzatela.

Argazki honetan duzue lortutako emaitza, eta baietz ezagutu bertan irakur daitezkeen esaldi asko eta asko! Itzelak zarete, kuadrilla!

Eskerrik asko!!

Gehiago irakurri
2021/12/09

Euskararen Eguna ospatzeko lehiaketaren emaitzak

Lehiaketaren irabazlea

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, aurten, ikasleei zera eskatu diegu: euskal kantetako esaldi ederrenak, esanguratsuenak edota gustukoenak aukeratu eta margo ditzatela.

Hara hemen emaitza!! Itzelak zarete, kuadrilla! Eskerrik asko!!

Goian - gure irabazlearen argazkia!!! ZORIONAK, Ane!!! Zeu izan zara gure lehiaketako irabazlea, beraz zeuretzat izango da doako ikastaroa egiteko beka!

 

 

Gehiago irakurri