Hemen zaude

Zornotzako barnetegiak antolatutako euskara ikastaroak

Euskara ikasi nahi duzu, baina ez dakizu nola? Begira zein ikastaro eskaintzen ditugun; eta gehienak, diruz lagunduta!

Neguko ikastaroak 2023-2024 

Zornotzako Barnetegian: Neguko ikastaroak urritik ekainera bitartekoak dira. Ikastaro huen iraupena hilabetekoa izaten da gutxi gorabehera. Informazio gehiago >>>

Ahozko azterketak prestatzeko ikastaroak

Azterketa idatzia gainditu duzu eta ahozko adierazpenerako trebetasunak indartu behar dituzu? Ikastaro horiek zuretzat dira:

  • Asteburuetako ikastaroak
  • Bi asteko ikastaroak

 Informazio gehiago >>>

Udako ikastaroak 2024

Zornotzako Barnetegian: Udako ikastaroak uztaila-iraila bitartean eskaintzen direnak dira. Ikastaro hauek 12 eguneko iraupena izaten dute eta 6 ikastaro izaten dira. Informazio gehiago >>>

Online ikastaroak

  • Programa informatikoa
  • Mintzamen-saioak
  • Tutoretzak

Informazio gehiago >>>

C2 HABE

Aurrez aurre (6 ordu astean, ordutegia adostekoa) edo online. Informazio gehiago >>>

Banakakoentzako zerbitzuak

Batzuetan eskaintza hau ez da lagun batzuen beharrei egokitzen. Horrelakoetan, Zornotzako Barnetegiak kasu horiek aztertu egiten ditu, kasu bakoitzari, barnetegian bertan zein bezeroak eskatzen duen lekuan, ondoen egokitzen zaion proposamena eskaini ahal izateko. Informazio gehiago >>>

Kontsultatu dirulaguntzak!

Matrikula egin nahi duzu?

Matrikula egiteko, deitu (946308304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzukontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.

Kutxabank : ES80/2095/0023/59/2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa

Zornotzako Barnetegira etortzeko baldintza bakarra: gutxieneko adina 16 urte 2024an.

Matrikula egin >>>

 

Oraindik ez duzu aurkitu bilatzen duzuna? Deitu edo idatzi.