Hemen zaude

Bilbon, 2020ko maiatzaren 15ean

Azken bolada honetan, bakardadearen gaiak hautsak harrotu ditu gure gizartean. Herenegun, hain zuzen ere, Berria egunkarian Ainara Argoitiak idatzitako artikulu bat irakurri nuen. Bertan azaltzen zuenez, giza harremanetako adituen arabera, bakardadea herrialde garatuetan milurteko honako arazo sozialik larrienetako bat da. Hori gutxi balitz bezala, duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako ikerketa baten arabera, egun, herri garatuetako populazioaren %56 bakarrik sentitzen da. Harritzekoa dirudien arren, datu horiek, zoritxarrez, egiazkoak dira, eta egungo gizartearen errealitatea islatzen dute. Hortaz, egoera horren berri izan eta gero, gaiari buruzko iritzia plazaratzeko beharra sentitu dut, nire kezka eta, bide batez, nire egonezina adierazteko. Horregatik, herriko aldizkarian idaztea pentsatu dut, gai honi buruz dudan ikuspuntua argitara emateko.  

Nik uste dut bakardadearen egoera heltzeko eragile nagusia teknologia izan dela. Izan ere, ezin daiteke uka, azken urteotan, gizartearen egoera erabat aldatu dela. Adibidez, 80ko hamarkadan, pentsaezina zen teknologiaren bidez, harremanak sortzeko edota indartzeko hainbeste aukerak izan zitekeenik. Orain, ohikoa da sare sozialetan hainbeste lagun izatea, zein baino zein faltsuagoak. 

Alde horretatik, ez dago zalantzarik teknologiak alde onuragarriak eta eraginkorrak dakartzala. Esate baterako, teknologiari esker tele-lana egiteko aukera daukagu, gainera, nahiz eta  herrialde desberdinean bizi, pertsonen arteko interakzioa posiblea da. Hala eta guztiz ere, bistakoa da kontrako jokaerak eta ondorioak dakarzkigula horrelako bizi birtuala izatea. Hau da, bai osasunarentzat, baita geure eguneroko ongizatearentzat ere, ezinbestekoa da gure iritzia adieraztea, lagunekin eztabaidatzea, adostea eta norbait maitemindu. Laburbilduz, zoriontasuna lortzeko behar beharrezkoa da aurrez aurre geure emozioak adieraztea. Hori ez badugu egiten, nahiz eta sare sozialetan hamaika lagun izan, ezinezkoa izango da bakardadearen atzamarretan jaustea saihestea. 

Beraz, egoera honi buelta emateko irtenbideak ez dira batere errazak. Beharbada, gobernuaren aldetik, gai honi buruzko informazio-kanpainak, bilerak eta hitzaldiak prestatu beharko luke, tamalgarria iruditzen baitzait hain desinformatuta egotea eta lehentasun politikoetan hain toki xumea ematea gai honi pertsona guztien eguneroko ongizateari eragiten baitie.

Teresa Estéfano