Usted está aquí

Euskarazko eduki didaktikoak bilatu nahi dituzu? Ikastegia zara eta beste ikastegiekin trukatu nahi dituzu edukiak? Didaktika sortzailea zara eta zure sormena partekatu nahi duzu? Bada, argi dago: KLIKASI!!!!

Azkue Fundazioak, sorkuntza bultzatu eta euskal eduki didaktikoak batu asmoz, baliabideak partekatzeko plataforma jarri du martxan sarean. Hori dela—eta, dagoeneko, ikasle zein irakasleek sortutakoa zabaldu dezakete hortik erabiltzaile guztiek ikasi ahal izateko; betiere 13 urte baino gehiago izanez gero. Ideia ezin hobea, beraz!

Teknologia berriak ere euskararen alde!! Lan bikaina, Azkue Fundazioa!! :-)

Anima zaitezte eta KLIKASI, hau da, kooperatu eta klik eginez ikasi!!!