Usted está aquí

Ezagutzen duzu Nabigatu Euskaraz kanpaina?? Euskaldunok, webgune batera sartzerakoan, euskaraz nahiago dugula adieraztea du helburu, hau da, gure nabigatzaileak munduari lehenengo berba euskaraz egitea.

Ez nahastu!! Horrek ez du zer ikusirik nabigatzailearen hizkuntzarekin. Beste edozein hizkuntzatan eduki ahal dugu nabigatzailea, hizkuntza aukeraketan euskara lehenetsi arren.

Munduari euskaldunok interneten ere existitzen garela esatea lortuz gero, gure mesederako lortuko genuke. Izan ere, oso gauza handia izango litzateke webgune batean sartu edota programa bat deskargatzeko orduan, zuzenean euskarazko bertsioa eskuratzea. Baina horretarako indarra behar dugu.

Ikaragarria bada ere, euskaldunon erdia baino askoz gehiago erdaldunak gara, oraindik ere, interneten. Eta hori aldatzea gure esku dago. Nork ez dauka 2 minutu nabigatzailea euskaraz konfiguratzeko??