Usted está aquí

Gaur bertan jaio da Ttap euskarazko komunikabide digital berria eta irailetik aurrera geure gailuan jaso ahal izango dugu guztiz doan.

Gertuko gaiak lantzen ditu eta ordu laurdenean (16 orrialde) irakurtzeko modukoa da; gehiago sakondu nahi dugunontzat eduki multimedia landu eta ikusgarriak dakartza, bideo, audio zein grafiko interaktibo formatuan.

Kataluniako Esguard aldizkaria eredu hartuta eta EHko hainbat aldizkariren bultzadarekin jaio da, hala nola, Goiena, Anboto, Baleike eta Tokikom.  Elkarlanaren emaitza da beraz Ttap, eta kolaboratzaile zerrenda zabal eta plurala izango du: batetik,  Sara Gandara, Xabi Paya, Ilaski Serrano eta Juan Kruz Lakasta asteroko elkarrizketa nagusia gidatzen; bestetik, Izaro Andres, Pilar Kaltzada, Joseba Sarrionandia, Axi Muniain, Arantxa Urretabizkaia, F. Javier Arrieta, Unai Iturriaga, Ander Izagirre eta beste batzuk iritzi emaile lanetan.

Doakoa da eta App Store-n edo Google Play-n jaitsi ahal da aplikazioa, bai eskuko telefonorako, bai tableterako. Bestela  https://ttap.eus/ web orritik ere lor daiteke eta, are gehiago tentatzeko, abuztuaren 31a baino lehen eskuratzen baldin badugu, gailu baten zozketan sartuko gara.

Guk gaur goizean bertan jaitsi dugu Bizkaiko bertsioa eta merezi duela aitortu behar!

 

 

Informazio iturriak:

www.ttap.eus

https://goiena.eus/debagoiena/1531999578996-ttap-aldizkari-digital-berria-eta-berritzailea

https://anboto.org/durangaldea/1532071064646-100-hedabide-digitala-da-ttap-eskuko-telefono-zein-tabletetatik-irakurri-ukitu-ikusi-eta-entzun-ere-egin-daiteke