Usted está aquí

5000 hiztegia

Adorez hiztegi handiaren eskutik, berbak kontsultatu eta entzuteko aukera daukagu.

 5000 Hiztegia lanaren bertsio digitala sarean dago, hau da, bai euskara-gaztelania, bai gaztelania-euskara, bai sinonimoen hiztegia, hirurak, dagoeneko, erabiltzaile guztien esku daude. Orotara 90.562 hitz batzen ditu _horietako batzuk berriak_ eta, denak ere, Euskaltzaindiak orain arte araututakoa kontuan hartuta erantsitakoak.

Baina sarrerak entzuteko aukerak egiten du, benetan, baliabide berezia Ahozko Hiztegia. Helburua argia da: intonazio egokirako tresnak eskaintzea; izan ere, euskara oso aldaera prosodiko handiko hizkuntza da. Beraz, aurrerapauso handiaz ari gara euskararen estandarizatzeko prozesuan.

Proiektu honen atzean, hainbat eta hainbat urtetako lan gogorra egon arren, hiztegia oso erraza da erabiltzen. Euskarazko sarrera guztiek, ondoan,  soinuaren ikurra daukate; horixe sakatu eta hitza entzun egiten da. Horrela, erabiltzaileak intonazioa ikasi eta barneratzeko aukera izango du.