You are here

Uda honetako hirugarren ikastaroa bukatuko dugu gaur. Hau ere, aurreko.biak bezala oso ondo joan da, arazorik gabe eta bai ikasle bai langileak oso gustura egindako lanarekin. Beraz, eskerrik asko denoi eta gogoratu datorren astelehenean hasiko dugula abuztuko bigarrena! Bien bitartean, hemen dituzue hamabostaldi honetako argazkiak. Laster arte eta ondo ibili!