You are here

Azken hilabeteotan denok ikusi ahal izan dugu euskaraz sortutako baliabideek izan duten gorakada sare-sozialetan. Esparru guztietan erabateko izan da materiala sortu zein partekatzeko joera. Hezkuntzarako materiala eta baliabideak, kultura jarduerak, edozelako eta edozertarako tutorialak...

Zerrenda oso luzea egin dezakegu denak batuz gero. Kontua zera da, ordea, eduki hori guztia hor dagoen arren, sarritan, ez dakigula zehazki zer existitzen den eta non dagoen. Sortutako horiek ezin aprobetxatu ahal izatea pena itzela da, batetik, sormen lan handia dagoelako atzean; bestetik, euskarazko baliabide erabilgarriak direlako ingurune digitalean euskaraz aritzeko. Hori dela eta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak produktu horiek zabaltzeko kanpaina bat jarri du martxan: GOZATU SAREAN EUSKARAZ!

Udan zehar sare-sozialen bitartez (Youtube, Instagram, Twitter, Facebook), zabalduko dira edukiak, arlo ezberdinetan sailkatuta. Hasteko, atzo bertan aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako baliabide zein edukiak aurkeztu dira. Horien ondoren etorriko dira, besteak besta, kulturarekin lotutakoak edo euskara ikastekoak.

Ekimen lagungarria eta probetxuzkoa iruditzen zaigu, horregatik, partekatu nahi izan dugu zuekin. Betiko moduan, kanpaina zuzenean ezagutzeko webgunerako lotura utziko dizuegu hemen behean.

Ondo ibili asteburuan, eta, badakizue... Sartu eta kuxkuxeatu!

https://gozatusareaneuskaraz.eus/aisialdia