You are here

Lur eta Amets herri baten lurra eta ametsa batzen dituen proiektua da. Lau pertsonaia nagusirekin batera—LurAmetsAndere eta Baltaxar—, eta bidaia baten bidez, Euskal Herriko historia ezagutzeko aukera izango dugu etxeko txikiekin.

Egitasmoaren osagaiak lau badira ere—hain zuzen ere, ezagutza-liburuamahai jokoaipuin-sorta eta atari digitala—, gu atari digitalean zentratuko gara eta, hasteko, esan behar dugu oso gune aproposa eta, beraz, gomendagarria dela umeekin aritzeko; izan ere, oso diseinu intuitiboa dauka.

Aurrekoa esanda, aipatu ditzagun orain, atariak eskaintzen dizkigunak. Alde batetik, Jolastu eta ikasi dugu. Horretan, pare bat joko oso interesgarri topatuko dugu; alegia, Haitzulo harrigarria eta Historian barrena jauzik. Oso dibertigarriak, oso dinamikoak eta, gainera, sailkapen baten bidez, beste parte-hartzaile guztiekin interakziorako aukera.

Beste aldetik, historialariak ere izan ahal gara. Zu ere historialaria atalean, Euskal Herriko edozein toki historikotan edota edozein pertsonaia historikorekin egindako selfie-a igotzea dugu; jakina, pasarte batek lagunduta. Ideia ezin hobea gure herriko historia guztiok batera osatzeko.

Eta proiektuaren gaineko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, hori ere badaukagu web orrian bertan.

Esan bezala, liburua, ipuinak eta jokoa ere badaude, eta kontuan hartuta Olentzero, nolabait esatearren, bidean datorrela eta Kulturaren Plaza ere laster izango dela, aprobetxatu gure umeei gure historia oparitzeko. #oparitukultura

https://www.youtube.com/watch?v=OccqwIOfUR4