Hemen zaude

Gure kanpoko ekintzen bidez euskaran %100ean murgiltzen diren ikasleak saritzen ditugun moduan, guregan konfiantza erakusten dutenak ere sarituko ditugu 22.ikasturtean.

21 urte dira Zornotzako Barnetegia martxan jarri zela, eta ospatzeaz gain, hobetzeko asmoz, ibilbidearen datuen balantzea eta azterketa ere egin ditugu. Ondorio argienetariko bat hauxe izan da: ikasle batzuk saritzeko modukoak badira, saritu egin behar ditugu.

Hainbeste dira, euskara ikasteko lekurik aproposena delakoan, Zornotzako Barnetegian hilabeteak eta hilabeteak ematen dituztenak,eta horrek argi eta garbi adierazten digu guregan duten konfiantza. Eurek eta euren konfiantzak egin gaituzte gaur, 21 urte igarota, garena, eta hori da geuk irabazitako sari. Orain, beraz, horien txanda da; ikasleak izango dira saridunak.

Kostatu zaigu saria atontzea, baina buelta batzuk eman ondoren, eta gauzak gaur egun dauden moduan egonda, finantziazioa erraztu nahian, sari ekonomikoa ematea erabaki dugu.

Eta…zertan datzan?? Ea!! 2013-2014 ikasturtean, 4 ikastaro egiten dituzten ikasleek 5.a debalde izango dute, hau da, “lau ordaindu eta bost eraman”.

Sari ona, ezta?? Bada, nahi baduzu, zeuk ere irabazi ahal duzu!!