Hemen zaude

Euskaldunok!! Adi eta erne!! Interfaze paketea euskaraz eta doan deskargatzeko aukera errealitate bat da. Horrek esan nahi du, dagoeneko, edonork erabili ahal dituela euskarazko Windows 8 zein Office2013.

Berri onak, beraz, euskararako; oso onak!! Izan ere, teknologia euskaraz baliatzen den heinean, euskara ere teknologiaz baliatzen da, eta bizi garen gizartean, teknologia nagusitzen den honetan, elkarrekikotasun hori oso esanguratsua da: euskara etengabeko berrikuntzari zuzen dago lotuta, hau da, bizi-bizirik.

Duela gutxi arte, euskara erabiltzea euskaraz berba egitea zen, baina beste gauza batzuk aldatzen diren moduan, horretan ere aldaketak egon dira eta, gaur egun, erabilia izateko, hiztunak ez ezik, erabiltzaileak ere behar ditu euskarak.

Eta zuk? Baliatu nahi duzu? Windows 8 eta Office 2013 euskaraz deskargatu nahi dituzu? Hauek dira behar dituzun estekak: microsoft.es/eus eta euskadi.net/euskara_soft