Hemen zaude

26.703 sarrera eta 30.628 adiera dituen hiztegia heldu da sarera: UZEIren Sinonimoen Hiztegi dinamikoa.

Askotan, zerbait sortu behar dugunean (idatziz zein hitz eginez), zalantzak izaten ditugu; esan nahi duguna esaten jakin arren, testu ingurua zein den, hitzak egokiak diren ala ez jakitea da zailena. Bada, horretan lagundu nahian jaio da hiztegia, eta egia esan, oso gomendagarria da. Erabilera aldetik, gainera, erraz- erraza da, nahiko intuitiboa delako, eta egiaztatzeko onena erabiltzea bada ere, ikusi duguna kontatuko dizuegu; ea zer iruditzen zaizuen!!

Gure ustez, antolaketa da deigarriena; hainbeste gustatu zaigu. Sarrera bakoitzean, adiera bakoitzeko, alde batetik, kategoria gramatikala, euskalkia eta erabilera-marka ematen ditu hiztegiak; eta, beste aldetik, erabiltzailearen txokoan sartzeko aukera ere badugu, iritzia edota proposamenak bertan idatzi ahal izateko.

Laburbilduz, horrelakoa da UZEIren Sinonimoen Hiztegia, baina, esan bezala, ibiltzea da ezagutzeko modurik onena, beraz, animatu eta sartu!!