Hemen zaude

“Iraultza txikien lekukoak” atalari hasiera emanez ekin dio Elhuyar aldizkariak 2014.urteari; ederto baino hobeto, beraz.

Atal berri honek lotura zuzena dauka zientziarekin, edo hobe esanda, zientzialariekin. Izan ere, hilez hil, ezagun zein ezezagun, zientzialari euskaldun baten lekukotza irakurtzeko aukera eskaintzen digu.

Testu generoa elkarrizketa da. Bi galderak osatutako elkarrizketa, hain zuzen ere; eta bi galderak hilero-hilero errepikatzen dira:

1. Zerk harritu, asaldatu edo txunditu zaitu gehien lanean hasi zinenetik?

2. Zer iraultzaren edo aurkikuntzaren lekuko izan nahiko zenuke zure ibilbidean zehar?

Txema Pitarke, CIC nanoGUNE zentroko zuzendari nagusia eta Elhuyarreko lehendakaria izan da lehenengo elkarrizketatua; etxean bertan hasi du, hortaz, Elhuyar aldizkariak proiektu berria. Eta erredakzio taldeak beste lekuko batzuk zerrendaratu baditu ere, aldizkariak irakurleak gonbidatzen ditu proposamenak egitera. Hau da, zientzialariren baten ustekabekoak eta itxaropenak jakin nahi baditugu, proposatu besterik ez dugu egin behar; helbide elektroniko (aldizkaria@elhuyar.com) twitter edota facebook-aren bidez.

Guztiok pozik, orduan, egitasmo berria dela eta. Aldizkaria, hazi egin delako; Zientzialariak, hainbeste adierazteko aukera ematen zaielako; eta irakurleok, jakin mina asetzen zaigulako. Zer gehiago eskatu ahal diogu urte berriari? Bada… berdin bukatzeko! Zorte on, Elhuyar Aldizkaria!!