Hemen zaude

Rosa BernaolaRosa Bernaola

2001etik aurrera Rosa Bernaola lanean dabil gurean. Gure ikasleei gosaria eta bazkaria ematen dizkie, baita irakasle batzuei ere.

Rosa, ikasle askok hasiberritan otorduak enpresa batetik ekartzen dituztela uste dute. Hori horrela da?

Ez, niri lehengaiak ekartzen dizkidate catering-enpresa batetik, baina neuk prestatzen ditut plater guzti-guztiak.

Bazkarian eta afarian zenbat plater daude aukeratzeko?

Aukera zabala zalantza barik. Eguerdian: 1. eta 2. platerako 3 aukera, afarirako plater 2 aukeran. Postrean ere beti egoten da tarta edota pastelen bat, fruta eta jogurtak, mamia, e.a. Denak neuk eginda dira.

Ikasleren batek dieta berezia behar izanez gero, bere menua egokitzen duzue?

Bai. Ikasle diabetikoak eta  zeliakoak izan ditugu, baita laktosarekiko intolerantzia daukatenak ere. Horretaz gain, ikasleren bat barazkijalea bada, berari ere dieta berezia prestatzen diot inolako arazo barik.

Zelako tratua izaten duzu ikasleekin?

Nire ustez, oso tratu hurbila izaten dugu. Batzuk hasieran lotsatu egiten dira, euskara dela-eta. Baina, konfiantza hartuta, oso harreman polita sortzen da.

Berton dauden ikasleak eta irakasleak zorrotzak dira jateko kontuetan?

Ez. Normalean jendea esker onekoa da. Benetan.

Rosa, kontatuko diguzu hemen gertatutako pasadizoren bat?

Kontu asko ditut gogoan. Lehen esan dudan bezala, ikasle batzuekin oso tratu estua izan dut, batik bat barne geratzen direnekin. Azken batean, Zornotzako Barnetegian bizi dira, eta gure harremana normalean estua izaten da.

Eskerrik asko Rosa! Segi prestatzen zuk egiten dituzun flan gozo horiek!