Hemen zaude

Elhuyarrek Kindle irakurgailuetarako sortutako hiztegia, euskarak teknologia berriekin harreman zuzena daukalako azken frogetariko bat, edota azken aurrera pausuetariko bat.

Duela pare bat aste, Elhuyarrek aurkeztu berri dituen produktuen berri eman genuen gure blogean. Bakoitzari duen garrantzia eman nahian, baina, ez genituen den-denak aipatu, eta horregatik, gaurkoan, Elhuyarrek Kindle irakurgailurako egokitu dituen hiztegiez idatziko dugu. Oso praktikoak, gure ustez.

Bi dira Kindle-erako diseinatutako hiztegiak: Elhuyar Hiztegia euskara-gaztelania eta Elhuyar Hiztegia castellano-vasco. Eta biak ere Kindle Paperwhite, Kindle Classic, Kindle Touch eta Kindle DX modeloetarako deskargatu ahal dira; 4na euroren truke behin erosita, besteak beste, Elhuyar on-line dendan.

Kindle-era deskargatzea oso erraza da, hala ere, arazoren bat izanez gero, egon trankil; izan ere, Elhuyarren web-orrian ondo baino hobeto dakartza deskarga burutzeko jarraitu behar diren pausuak.

Deskargatu ondoren azaldu ahal zaigu izan ahal dugun ustezko arazo bakarra. Euskara-gaztelania bertsioa erosi badugu, deskarga egin eta zuzenean izango dugu hiztegia erabilgarri irakurgailuan. Gurea castellano-vasco hiztegia bada, ordea, badago zer hartu kontuan, hau da, aukeraketa eta aldaketaren bat egin behar da. Baina hori ere ederto adierazi dute Elhuyarren webgunean, beraz, arazorik ez.

Aurrekoa esanda, orain interesgarriena kontatuko dizuegu. Dakizuenez, euskararen ordain bakoitzak, batez beste, 50 forma du, alegia, ordaineko 50 berba ekoiztu ahal ditugu. Normalean, hiztegian bilatzen dugunean, on-line nahiz paperezkoa izan, ordaina bilatu behar izaten dugu, gainontzeko formak ez dira egoten_eta. Ez da hori gertatzen, aldiz, Kindle-erako Elhuyar Hiztegian. Liburu bateko edozein hitz aukeratzen dugunean, hiztegiak ordaina hartzen du kontuan eta horren esanahia ematen digu_goiko argazkian ikusten den moduan_. Produktu iraultzailea, benetan ere.

Inolako zalantza barik, txalotu eta eskertzeko moduko lana egin dute Elhuyarrekoek, hortaz, zorionak eta mila esker!!